Arratsaldean neska mutikoen eskutitzak jaso ditu Bizarzurik lehenik, eta gero, iluntzean Errege Magoen desfilea izan da. Bada, udaletxean harrera berezia izan dute, alkatea eta udal ordezkariak izan baitituzte zain, baita Atzegiko kideak ere.
Behin umen gutunak jasota, prest daude gaur gauean etxez etxe opariak banatzen ibiltzeko.