Astean bitan zabalduko dute Osintxuko liburutegia aurrerantzean

Maite Txintxurreta 2017ko urtarrilaren 5a

Udalak gunearen kudeaketa esleitzeko asmoz lehiaketa publikoa ireki zuen, baina ez zen inor aurkeztu. Hori dela eta, berriro ere jarriko dute martxan lehiaketa, eta esleitu bitartean astelehenetan eta eguaztenetan irekiko dute liburutegia.

Datorren astetik aurrera izango da hori, zerbitzua esleitu bitartean. Hala, astelehenero eta eguaztenero 17:15etik 20:00etara bitartean erabili ahal izango dute herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak