Joxe Migel Gazteluren etxeratzea eskatzeko flashmoba

Maite Txintxurreta 2017ko urtarrilaren 5a

Urtezahar egunean ehunka herritarrek Barrenkale bete zuten preso bergararraren alde Gure Artera Gaztelu taldeak antolatutako flashmobean. Orain, ekintza horren bideoa ikusgai jarri dute.

Egunotan presoak gogoan hainbat ekimen egin dituzte. Esaterako, Piztu Bergara ekimena edota atzo Arrano tabernan egin zuten presoen aldeko kantaldia

Manifestaziorako autobusa

Hurrengo zapatuan, urtarrilak 14, Sarek deituta, manifestazioa izango da Bilbon, Giza eskubideak, konponbidea, bakea lelopean. Bada, Bergaratik autobusa antolatu dute hara joateko. 15:45ean abiatuko dira autobusak -17:30ean hasiko da manifestazioa- Ibargaraiko autobus geltokitik.

Herriko hainbat tokitan eman daiteke izena: Toki Ona Bodegoia, Laino, Txamonix, Azpeitxi, Labegaraieta, Konde okindegietan, Arrano, Pol-Pol, Kortazar, Depor, Euxebio II, Frontoiko taberna, Etxagi, Osintxuko Txuringon eta Angiozarko Beheko Tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak