Partidu dotoreekin borobildu dute Gabonetako pilota txapelketa

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 3a, 08:16
Pilotari gaztetxoak garaikurrekin.

Bergarako pilotalekuko harmailak beteta zirela jokatu dute egunotan Bergarako pilota txapelketa. Batetik barru jokoetan jardun zuten gaztetxoek eta bestetik eskuz banakako txapelketa izan zuten. Sariak ematera, gainera, Beñat Rezusta gerturatu zen pilotari gazteen gozamenerako.

Hona barru jokoetan txapeldun izan zirenak jaiotako urtearen arabera:
  • 2010 Urko Muruamendiaraz
  • 2009 Jokin Alberdi
  • 2008 Ekain Muruamendiaraz
  • 2007 Iñaki Blanko
  • 2006 Amets Urbina
  • 2005  etzan jokatu
  • 2004 Andoni Pereira

Eskuz banakako txapelketaren finaletako emaitzak hemen:

  • Benjaminak  A  Oier Lete 16 Gorka Alberdi 5
  • Benjaminak  B  Iker Agirrebeña 13 Haritz Etxabe 16
  • Benjaminak  C  Harkaitz Ilarduia 13 Aitor Pereira 16
  • Benjaminak  D  Peru Mondragón 16  Danel Goikoetxea 5
  • Alebinak A  Iosu Lazpiur 16 Beñat Arin 9
  • Alebinak B  Ibai Cabo 16 Suhar Agirrebeña 4
  • Infantilak Iker Etxaniz 18 Iker Gil 4
  • Nagusiak Unai Zubizarreta 16 Beñat Iñarra 22
  • Jubenilak pala  Idoia Agirrezabal 22 Maider Guridi 9
Benjamin B kategorian Oihan Zubiagak ez zuen jokatzerik izan gaixo zelako eta haren ordez Iker Agirrebeñak jokatu zuen: "Final-erdietako bi galtzaileen artean tanto gehien egin zituelako hautatu genuen. Eta Oihani azkar sendatzea desio diogu", zioen Reyes Azkoitia entrenatzaileak.
 
 
Ander Murua Gipuzkoako eskuz banakako txapelduna
 
Bestetik, Ander Murua arrasatearrak Gipuzkoako eskuz banakako txapela irabazi du. Arrasatekoa izan arren Bergarakoekin jokatzen du.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak