Su-itzalgailuak nahita hustu dituztela-eta salaketa jarri dute Burdiñateko bizilagunek

Eneko Azkarate 2017ko urt. 2a, 11:32
Goiko argazkian, garajea, hauts zuriarekin; behekoan, eskailerak.

Bergarako Burdiñateko bizilagunek salaketa jarri dute Ertzaintzaren komisarian, abenduaren 24an, gauerdia jota zenean, ezezagun batzuek garajeetako alarma sakatu eta garajean zeuden 20 hautsezko su-itzalgailu hustu zituztelako. Bizilagunek diotenez, garajeetako su-itzalgailuak ez ezik,  garajetik etxeetara joateko pasiloetan zeudenak ere hustu zituzten. Ondorioz, garajean eta eskaileretan, lurra zuri geratu ziren.

Burdiñateko bizilagunek abenduaren 24an bertan jarri zuten salaketa bBergarako ertzain-etxean. Gertaera honen ondorioz, su-itzalgailu guztiak berritu behar izan dituzte, alperrik, eta garajea eta etxeetara doan pasiloa eta eskailerak garbitu behar izan dituzte, "honek suposatzen duen zikinkeriarekin eta arriskuarekin, kontutan izanda hauts hau toxikoa dela", esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak