Iker Etxaniz, eskualdeko txapeldun

Julen Iriondo 2016ko abe. 27a, 10:35
Iker Etxaniz, egubakoitzean lortutako garaikurrarekin.

Ondo menderatu zuen Etxanizek Aretxabaletako ordezkaria, egubakoitzean, han bertan jokatutako Eskualdeko Txapelketako finalean. Bestetik, Gipuzkoako finala jokatuko du Zestoan egubakoitzean Bergaran utzita jokatzen ari den Ander Murua arrasatearrak, gazte mailan. Azkenik, Gabon Sariko finalak ere egubakoitz honetan jokatuko dira.

100 pilotaritik gora izan dira aurtengo txapelketan parte hartu dutenak. Urrian hasitako txapelketa egubakoitzean amaituko da: 16:00etan barru jokoak egingo dituzte, eta 17:00etan hasiko dira finalak.

  • Benjamin D Peru Mondragon / Danel Goikoetxea
  • Benjamin C Harkaitz Ilarduia / Aitor Pereira
  • Benjamin B Oihan Zubiaga / Haritz Etxabe
  • Benjamin A Oier Lete / Gorka Alberdi
  • Alebin      B Ibai Cabo / Suhar Agirrebeña
  • Alebin      A Iosu Lazpiur / Beñat Ariñ
  • Infantil        Iker Etxaniz / Iker Gil
  • Pala Neskak Idoia Agirrezabal / Maider Guridi
  • Nagusiak    Unai Zubizarreta / Beñat Iñarra

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak