Mirari jantzi-dendak eroan du Bergarako Erakusleiho Lehiaketako lehen saria

Ander Larrañaga 2016ko abe. 21a, 23:26
Merkatari sarituak eta Udaleko ordezkariak.

Bergarako 18 saltokiren artean izan da ederrena Mirari jantzi-dendarena. Harrituta agertu da Mirari Manobel dendaria gaur arratsaldeko sari-banaketan, eta erakusleihoaren konposizioa azaldu du: "Hiru zatitan banatuta, ipuin bat irudikatu gura izan dut". Bestalde, bigarren politena Amparo ile-apaindegikoa izan da; hirugarrena, Ninika loradendakoa.

300 euroko saria eta ziurtagiria eman dizkiote Mirari jantzi-dendari. 250 euro eta ziurtagiria Amparo ile-apaindegiari; eta 150 euro eta ziurtagiria Ninika loradendari. Horrekin batera, Herritarren Saria Izeder Eskulanak dendak jaso du eta ziurtagiria eman diote hari ere. Herritarren artean saria irabazi duena Naroa Aranguren izan da eta 50 euro jaso ditu.

Sariak udal bonutan

Aipatzekoa da sari guztiak udal bonutan banatu dituztela; izan ere, Udalak argitu du modu horretan dirua Bergaran bertan gelditzeko modu bat dela.

Lehiaketako epaimahaia Bedelkar Bergarako Merkatarien Elkarteko ordezkariek, Beart Bergarako Arte Elkarteko ordezkariek, Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariek eta Udaleko ordezkariek osatu dute.

Mirari jantzi-denda.

Ninika lora-denda.

Amparo ile-apaindegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak