Dokumentalak Mendebaldeko Sahararen egoerari buruz, pairatzen dituzten Giza Eskubideen urraketei buruzkoak izango dira, egoera honetan emakume sahararrek bizi dituzten baldintzengan fokua jarriaz, Bubisherretik azaldu dutenez.
Proiekzioaren ostean solasaldia egingo dute hainbat gonbidaturekin. Ondorengoak izango dira: Dahja Emhamed, Antzuolan bizi den sahararra, Hayat Erguibi, Giza Eskubideen aldeko aktibista, Saharar Emakumeen Etorkizuneko Foroko kidea, Equipo Media ikus entzunezkoen taldeko kidea eta Gdeim Izikeko protestetan parte hartu zuenetariko bat, honek kartzelaratua, torturatua, akosatua eta abar izatea ekarri ziolarik. Hirugarren gonbidatua Jamila Dambar emakume sahararra izango da; bera ere El Aaiun okupatuko aktibista da eta 2010eko abenduan Marokoar militarrek bere anaia tiroz erail zutenetik anaiaren hiltzaileak zeintzuk diren argitzeko borrokan diharduena. Azkenik, Saleh Salek sahararra etorriko da, Debagoienan sortu duten Saharaldeba Elkarteko presidentea.
Antolatzaileek "Bergarako herritar guztiak" gonbidatu dituzte saioan parte hartzera, "sahararrek beste behin ere gure elkartasun keinu bat merezi dutelako".