Gabon kantek protagonismoa izan zuten atzoko kontzertuan, nola ez. Dena den, frontoira bertaratutakoek denetariko musika entzun ahal izan zuten, La valse d'Ameliegandik hasita, Xabi Solanoren azken diskoko Erre zenituzten abestiraino.
Dantza taldekoek akordeoi orkestraren doinuekin batera eskaini zuten haien emanaldi ikusgarria.
Hurrenez hurren, honako taldeak igaro ziren atzokoan agertokitik: Suzuki taldea eta musika tailerreko ikasleak, txistu taldea, akordeoi orkestra eta dantza taldea, orkestra sinfonikoa, hasiberrien abesbatza eta soka taldea, trikitixa taldea, haurren abesbatza eta gazte banda.
Bukatzeko, talde desberdinak batuta bi pieza eskaini zituzten: Urretxindorrak eta Bergarako Musika Eskolaren Ereserkia. Txalo zaparrada artean agurtu zituen ikuslegoak.