Entrenatzaileentzako prestakuntza saioa antolatu du Bergara Kirol Elkarteak

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 15a, 14:47

Zapaturako antolatu dute prestakuntza saioa, eta besteak beste, Athletic Clubeko Igor Arenazak, eta Bergara Kirol Elkarteko Manu Diazek eta Mikel Juaristi teknikariak eskainiko dituzte hitzaldiak.

Datorren zapaturako, abenduaren 17, entrenatzaileentzako prestakuntza saioa antolatu du Bergara Kirol Elkarteak. Futbol saileko entrenatzaile eta futbol eskolako monitore guztiei zuzenduta dagoen saioa izango da eta hizlari ezberdinek hartuko dute parte bertan. Denboraldiko bigarren saioa izango da.

Hiru arlo nagusi landuko dituzte zapatuko hitzorduan;

- Entrenatzailearen jarrera krisi egoeren aurrean:      Igor Arenaza   (Athletic Club)

- Taldeko lana eta ikuspegi sistemikoa:         Manu Diaz      (BKE Kirol Zuzendaria)      

- Asteroko taldeko lanaren planifikazioa:       Mikel Juaristi   (BKE Preferenteko entrenatzailea)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak