Gipuzkoako final laurdenak eskuz eta finala paletan

Julen Iriondo 2016ko abenduaren 16a

Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetako bi partidu jokatuko dira domeka eguerdian –12:00– Udal Pilotalekuan. Kadeteetan, Azpeitiko Ilunpe klubeko ordezkaria, Alberdi, izango du kontrario Ander Etxanizek. Gazte mailan, berriz, Ander Murua ariko da Oiartzungo Seinen kontra.

Gomazko paletan, berriz, Bigarren Mailako finala jokatuko dute Bergarako gazte mailako neskek. Intxurre izango dute kontrario. Finala gaur izango da, 20:00etan, Alegiako Elorri frontoian, eta Bergara ordezkatuko duten pilotariak Irene Murua eta Idoia Agirrezabal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak