'Benito Lertxundi eta Ez dok Amairu', Imanol Artolarekin

Julen Iriondo 2016ko abe. 19a, 14:25

Hitzaldia eguaztenean izango da, Laboratoriumen, 19:00etan. Mikel Laboa Katedraren beka jaso eta Benito Lertxundiren kantagintzaren gaineko hainbat hitzaldi egin ditu Imanol Artola amezketarrak: "Kanta guztiak hartu eta ikusi bere kantagintzan dauden aldaketak, ea garai soziopolitikoekin antzekotasunik baduten".

Imanol Artola 27 urteko amezketarra da. 2011an lizentziatu zen Filosofian EHUn eta urte hartan bertan ekin zion sozio-politikako masterra ikasteri EHUn bertan: Euskal Nazionalismoa XXI. mendean. Master amaierako lanean, euskal nazioaren eraikuntzaren bilakaera aztertu zuen, Benito Lertxundiren kantagintzan oinarrituz.

Benito Lertxundiren kantagintzaren bilakaerak ematen al du garai sozio-politikoaren aldaketen berri? Galdera horri erantzuten ahalegindu zen lan horrek Mikel Laboa Katedraren beka jaso zuen, eta harrezkero hainbat eta hainbat hitzaldi ematen dihardu. Doktorego-tesia egitea eta 60 eta 70eko hamarkadetako kantagintza eta euskal nazioaren irudikapena alderatzea baztertu ez baditu ere, ikerketa alorretik aldenduta dabil azken urtebetean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak