Domeka Azoka berezia igandean

Oraingo igandean, abenduak 18, Domeka Azoka egingo dute Bergarako San Martin plazan. Berezia izango da, gainera. Pop Up-arekin bat egingo du.

Bergarako Udalak eta Bedelkar Bergarako merkatari eta ostatarien elkarteak Biltokin antolatu duten Pop Up ekimenarekin bat egingo du eta plazara hurbiltzeko "aukera aparta" izango da.

Domeka Azokan, oraingoan, 40 postu egongo dira, hauetatik erdiak, hogei bat, bergararrek jarritakoak izango dira.

Postuen artean denetik izango da: haur eta nagusien arropa, jostailuak, altzariak, liburuak, musika, bitxiak eta bitxikeriak, osagarriak…

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.