Gabonetako 3x3 saskibaloi txapelketaren VIII. edizioa, abenduaren 26an eta 27an

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 14a, 14:38

Alebinen txanda, abenduaren 26an izango da (16:00etan), eta infantilena eta benjaminena, abenduaren 27an (10:00etan eta 16:00etan). Izena emateko epea, abenduaren 19an bukatuko da.

Arauak:

- Gutxienez 3 eta gehienez 4 pertsonek osatuko dute taldea

- Infantiletan, talde bakoitzean eta gehienez, 2015-2016an saskibaloian federatutako bi egon ahal izango dira

- Jokalariek, talde batean bakarrik eman ahal izango dute izena.

- Inskripzio kuota ordaindu izanaren agiria inskripzio orriarekin batera aurkeztu beharko da.

- Erakundeak txapelketan parte hartu dezaketen taldeen kopurua mugatzeko eskubidea izango du.

- BKEko Saskibaloi Sailak txapelketaren antolaketarako egokiak deritzon erabakiak hartu ahal izango ditu eta erabaki horiek apelaezinak izango dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak