Irabazik ez ditu "osotasunean ontzat jotzen" bidegorrirako Udal Gobernuaren asmoak

Julen Iriondo 2016ko abe. 14a, 13:06

Ezkerreko koalizioak "ez ditu bere osotasunean ontzat jotzen" Udal Gobernuak herriko bidegorri sarea osatzeko berriki aurkeztutako asmoak. Adibidez, autobus geltokitik San Antoniora doan bidegorria "txikiegia" geratuko dela uste du Irabazik.

"Katabia pareko bidegorri altxatua, berriz, arriskuz beterik dagoela ikusten dugu eta, hori konpontzeko, bidegorria errepidearen altuerara jaistea eskatu dugu. Zati berriari dagokionez, San Joxepe alboan  kendu behar den berdegune zatia eta bideak hartu behar duen bihurdura erabaki txartzat jotzen ditugu".  Boni Laskurain kalean bidegorria egitea "zorakeria" da Irabazirentzat, eta oinezkoen eta bizikleten arteko arazoari ez dio irtenbidea emango, "ez behintzat proiektua eginda dagoen moduan". Bidegorria Matxiategitik joatea proposatzen dute.

Udalarenak "presaka eta inertziaz egindako proiektuak" direla uste du Irabazik; aurretik egindakoei ere egin die kritika: "Azken urtean egin diren bidegorri zatietan, hirigintza ikuspegitik, hanka sartze handiak daudela jakitera eman dugu batzorde desberdinetan, eta hauek konpontze aldera ekarpenak egin ditugu, baina ez dugu Gobernuaren partetik erantzunik eduki".

"Irabazi Bergarak ez du ontzat jotzen Udal Gobernuak proiektu urbanistikoak aurrera ateratzeko orduan erabiltzen duen metodologia, eta etorkizunera begira herritarren parte-hartzea poliki eta gardenki egitea premiazkoa ikusten du, herritarren arteko adostasuna lortzeko. Proiektu urbanistikoek herritarren parte-hartzea pizteko, aukera desberdinak eskaini behar dituzte, eta azkenaldian aukera bakarra eskaintzen dute interes politiko eta tekniko pertsonalei bidea zabalduz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak