Kalera Kalera! dinamikaren eskutik, 'Piztu Bergara' egubakoitzean

Julen Iriondo 2016ko abe. 20a, 12:56

"Kartzelan dagoen Gazteluren ahotsa eramango dugu Bergarako plazara eta bereziki senideak babestuko ditugu. Gabonen bezperan, gure animo eta indar guztia emango diegu senideei, Bergarako plaza kantuz eta aldarrikapenez piztuz; horretarako, Bergarako hainbat musikari izango ditugu gurekin 19:30ean", azaldu dute antolatzaileek.

"Ekimen jendetsua, bizia eta erakargarria izatea espero dugu. Presoen etxeratzearen aldeko sua piztuko dugu abenduaren 23an, ea su horrek senideak goxo-goxo berotzen dituen eta sua piztuta mantentzen dugun preso guztiak etxeratu arte", gaineratu dute.

Oraindik kartzelan direnen askatasuna eskatzeko "euskal preso politiko eta errepresaliatu" ohiek sortutako dinamikak Usurbilen jarri duten Kalera Gunera joateko deia ere egin die bergararrei, eta, aldi berean, abenduaren 31n Bergaran egingo den flashmob-ean parte hartzera animatu ditu herritar guztiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak