Xaxauren inguruan eztabaidatzeko deialdi irekia

Konpartsak topaketa irekia deitu du zapaturako, abenduak 17. Goizean zehar izango da kartzela zaharrean (09:30-12:30). Topaketa jolas dinamiken bitartez burutuko dute, eta helburua herriko jendeak Xaxau konpartsaren inguruan duen iritzia jasotzea eta aurrerantzean jarraitu beharreko bideari buruz hausnartzea da.

Eta hemendik aurrera? leloarekin egingo dute biharko jardunaldia, 09:30 eta 12:30 artean, kartzela zaharrean. "Xaxau, jai herrikoien konpartsa, birpentsatzea eta berrantolatzea" da jardunaldiaren helburua. Gaur egun Xaxau osatzen dutenak eta interesa duten beste denak daude bilerara gonbidatuta.

"Bertan, denon ideiak batu eta gure gogoak, proposamenak eta dauden aukerak zehaztu nahiko genituzke. Zuen parte-hartzea oso aberasgarria litzatekeela pentsatzen dugu", diote herritarrei deialdia luzatuz atera dituzten esku-orrietan.

Gaineratzen dute azken urteetan "aldaketa asko" eman direla Xaxaun: "Kolektiboek gero eta pisu txikiagoa dute, eta talde eragilea norbanakoz jantzi da. Taldea koskortzen dabilen arren, jende gehiago batzeko beharra ikusi dugu, eta kolektiboekin izango dugun harremana ere denon artean pentsatzeak on egingo digu".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.