San Antonio auzoko XVIII Napar Feria, zapatuan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 13a, 09:53

Goizeko 11:00etatik hasita, 15:00etara arte, egitarau polita antolatu dute beste urte batez, Bergarako San Antonio auzoko azokarako.

Egitaraua:

11:00: Feriaren irekitzea eta pintxoak karpan jarriko den tabernan.

10:30-13:00: Elkarte arteko IX. Sukaldaritza Lehiaketa (patatak txerri-saiheskiarekin). Antolatzaileek patatak (2,5kg), txerri-saiheskia (1kg), eta olioa eta gatza jarriko dute.

Sariak: 1. Txapela eta Naparbideak produktu lotea. 2. Naparbideak produktu lote bat. 3. Naparbideak produktu lote bat.

11:30: Meza, ermitan.

10:30-14:30: Angie DJ-a.

12:30: Gabonetako postalen 12. Lehiaketaren sari banaketa.

13:00: Alai taldea abesbatzaren emanaldia.

12:30-14:30: Poniak, zezentxoak eta jolasak mutikoentzat.

14:30: Saskiaren zozketa Karpan, Antolatzaileak jarriko dira kontaktuan saridunarekin.

15:00: Antolatzaile, feriako saltzaile eta Sukaldaritza Lehiaketako parte-hartzaileentzat bazkaria (lehiaketako patatak).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak