2016/12/18 12:00

Irakurketa kolektiboa

Jardunen gune berrian., Bergara

HELBURUA:                                                        

  • Irakurtzeko ohitura hobetzen duten tresnak sustatzea.
  • Irakurketa eta irakurketaren garapena interes orokorreko zerbait bihurtzea, gizartearen eguneroko bizitzan dagoena.
  • Herriko eragile eta herritarren partaidetza bilatzea.
  • Irakurketaren bitartez, balioak lantzea.

FUNTZIONAMENDUA:

 Lev Tolstói-ren Zenbat lur behar ditu gizon batek? liburua zatika irakurriko da herriko eragile eta herritarren artean.  Jarduera-ildo honetatik, euskarazko  irakurzaletasuna sustatu nahi dugu, izan ere, jakin badakigu irakurketak garrantzi handia duela norberaren eta kolektiboaren kultura sustatzeko orduan.

 

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak