San Pedro parrokiako organoaren aldeko kontzertua domekan

Ibon Carmona 2016ko abenduaren 9a

Luis Alberto Requejo klarinete joleak eta Miriam Cepeda organo joleak musika emanaldia eskainiko dute Santa Marinako parrokian.

Bergarako Stoltz-Freres Organoaren Lagunak elkarteak Musikaz blai organoaren alde dirua biltzeko kontzertua antolatu du. Elkarteak, San Pedro parrokiako Stoltz-Frères organoa maila guztietan babestea, sustatzea eta zabaltzea dauka helburu bezala. Helburu horiek betetzeko laguntza bilatu nahian, kontzertu bat antolatu dute. 

Domekan, 19:00etan hasita, Luis Alberto Requejo klarinete jole portugaletetarrak eta Miriam Cepeda organo jole bilbotarrak musika emanaldi onuragarria eskainiko dute Santa Marinako parrokian.     

  

        

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak