Zapatuan 4,4 kilometroko lasterketa izan zuten (14.39) eta domekan, 6,3koa (22.16). Hala, bi lasterketetan egindako lan onari esker igo zen bergararra podium gainera. Berez, 50 urtetik gorakoen kategorian hartu beharko luke parte Cobosek, baina kontrariorik ez zuenez 40 urtetik gorako atletekin lehiatu zen bergararra. Horregatik, merito handiagoa du hirugarren postu horrek.