Bergarako Musika Eskolako akordeoi ikasleak Arrasateko jaialdian egongo dira

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abenduaren 7a

Bakarlari moduan hiru ikaslek parte hartuko dute, eta aurten, talde instrumentalean ere parte hartuko du Bergarako Musika Eskolak.

Bakarlari zailetan hiru partaide izango ditu Bergarako musika Eskolak Arrasate Hiria Nazioarteko Akordei Lehiaketan: Helene Ortiz, June Odriozola eta Ane Alberdi.

Bestalde, aurten talde instrumentalean ere hartuko dute parte ikasleek. Akordeoi-joleekin batera, piano-jolea, biolin-joleak, flautak, perkusioa eta txalaparta izango dira.

Akordeoiak: Ane Alberdi, Ainhoa Gonzalez, June Odriozola eta Helene Ortiz.

Pianoa: Leire Ugarte

Biolinak: Eider Elorza, Leire Gonzalez

Flautak: Alaine Egizabal, Saioa Leturia

Perkusioa: Hodei Murgizu

Txalaparta: Saioa Leturia

Taldeak, bi pieza joko ditu: Mikel Laboaren Ama Lurra ( Martxa baten lehen notak) eta Y. Tiersen-en La Valse D'Amelie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak