Ipuin kontaketa tailerrean izena emateko azken egunak

Jardun Euskara Elkarteak helduei zuzendutako ikastaroa antolatu du abenduaren 12,15,19 eta 22rako, arratsaldez. Izen ematea doan da, eta bihar arte egin daiteke (abenduak 7) Jardunen bulegoan, jardunkultura@topagunea.eus helbidera idatzita ala 943763661 telefonora deituta.

Amaia Etxeberriak gidatuko ditu saioak, eta 17:30etatik 19:00etara izango dira.

Ipuinak kontatzeko eta irakurtzeko konfiantza geureganatzea, ahozko komunikazioa indartzea, haurrekiko harreman afektiboa zein emozionala bideratzea eta harreman literarioa zein sinbolikoa garatzea dira tailer honen helburuak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.