Ekitaldi mordoa izango dira hemendik eta Gabonak bitartean, herrian, Bedelkarren eskutik. Neska-mutikoek gustura jardun dute bi egunotan saltoka, abilezia jolasetan eta pilota eta palarekin. Datozen aste bukaeretan ere izango dute jolasean jarraitzeko aukera. Hona hemen datak: abenduak 10 eta 11; 17 eta 18; 23 eta 30. Horrez gain, Muniben ohe elastikoak izango dituzte.