Aurten, lehen aldiz, bi azal izango ditu paperean editatzen den katalogoak: azal batek sarbidea ematen die 12‐16 urte bitarteko gazteentzat eskaintzen diren produktuei, eta beste aldeko azalak 0‐12 urte bitarteko haurrentzako produktuei eta gurasoentzako materialei.
Katalogoa internet bidez kontsultatu nahi duenak, katalogoa.eus webgunean egin dezake. 6000 produktu baino gehiagoren erreferentziak aurki daitezke bertan.