Laboratoriumek eta turismo bulegoak ordutegi berezia izango dute datozen egunetan

Maite Txintxurreta 2016ko abe. 1a, 14:50

Abenduaren 3tik 11ra bitartean ordutegi desberdina izango dute zerbitzuok, datozen jai egunak direla-eta.

Abenduaren 4an eta 11ean goizez bakarrik izango dira zabalik Laboratorium museoa eta turismo bulegoa; zehazki, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Gainontzeko egunetan, berriz, ordutegia honakoa izango da: 10:00-14:00 goizez eta 16:00-19:00 arratsaldez.

Bisita gidatuen ordutegiak

Era berean, abenduaren 3an eta 10ean goizez zein arratsaldez izango da bisita gidatuak egiteko aukera; goizez, 11:30etik 13:30era bitartean, eta arratsaldez, berriz, 16:30etik 18:30era bitartean.

Gainontzeko egunetan 11:30etik 13:00etara bitartean egin ahal izango dira.

Bisita gidatua egin nahi dutenek aurrez izena eman dezaten gomendatzen dute, turismoa@bergara.eus helbidera idatzita edo 943769003 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak