Egunotan banatuko du Udalak 2017ko egutegia

Julen Iriondo 2016ko azaroaren 30a

Egun hauetan banatuko du Udalak 2017ko egutegia. Egutegia etxe guztietara banatuko dute, eta herritarrei eskatu diete banatzaileei atariko atea zabaltzeko, kanpoan utzi beharrik ez izateko. 

Etxe bakoitzerako ale bat banatuko dute. Gehiago nahi dutenek udaletxera joan beharko dute,  eta bertan emango zaie, etxeetako banaketa amaitu ondoren. Abenduaren 15 ingururako banaketa amaitzea espero dute, baina hedabideen bitartez adieraziko dute noiztik aurrera jaso ahal izango diren udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak