Martxan ditu BKEk Gabonetako zozketa eta material salmenta

Julen Iriondo 2016ko aza. 30a, 16:14

Zozketan are sari hobeak izango dira aurten; arropa eta osagarriak erosteko aukera dute, bestetik, zaleek.

Martxan du Bergara Kirol Elkarteak urteroko Gabonetako zozketa. Aurtengo sariak izango dira: otar erraldoi bat –jan-edanak, BKEren kirol materiala, Reala ikusteko bi sarrera eta i-pad bat; lehenengo saria–; bizikleta elektriko tolesgarria –bigarrena–; eta bi pertsonarentzat asteburua –hirugarrena–.

Zozketarako txartelak salgai daude Agorrosin futbol zelaiko tabernan, Labegaraietako kiroldegian, Arkupe, Depor, Ariznoa, Bule, Irrintzi, Arrano, Dixula, Azpeitxi, Erreki, Kayak, Cafe Bergara eta Guria tabernetan, Sanchez ileapaindegian eta Barcelo bidaietan.

Bestetik, eta hau ere Gabonei begira, salgai ditu BKEren futbol sailak taldeko kamisetak, poloak, txandalak, jertseak, motxilak eta poltsak. Eskaera egiteko bideak, hiru: bergarake@gmail.com helbidea; 679 25 90 08 zenbakia (Vicen); eta Agorrosin futbol zelaiko tabernan. Han bertan eta BKEren Bidekurutzetako bulegoan dago ikusgai material guztia. Eskaerak garaiz egiteko eskatu du zuzendaritzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak