Bihartik aurrera eman daiteke izena eskaparate lehiaketan

Maite Txintxurreta 2016ko aza. 30a, 13:42

Bergarako saltokietako eskaparateak gabonetarako apainduko dituzte, eta herritarrek gustukoen dutenaren aldeko botoa emateko aukera izango dute.

Gabonetarako eskaparate lehiaketan izena emateko epea bihar, abenduak 1, irekiko dute, eta abenduaren 12ra arte egongo da zabalik. Parte hartu nahi duten dendariek 943 761016 telefonora deitu beharko dute. Lehiaketako oinarriak hemen daude ikusgai.

Abenduaren 13tik aurrera eskaparateak prest egon beharko dira. Lehiaketako irabazleak erabakitzeko epaimahai ofiziala Ekonomia sustapen, Turismo eta Enpleguko batzordeak, Bedelkar elkarteak eta Beart Bergarako arte elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute. Horrez gain, herritarrek ere haien botoa emateko aukera izango dute. Horretarako, komertzioetan banatuko dieten fitxa bat bete eta Udaletxeko atarian jarritako kaxan sartu beharko dute.

Sariak honakoak izango dira:

1.- Ziurtagiria eta 300 €

2.- Ziurtagiria eta 250 €

3.- Ziurtagiria eta 150 €

4.- Ziurtagiria eta 50 €. Herritarren saria

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak