Mireia Ibabe bergararrak hirugarren urtez jarraian irabazi du panderojole onenaren saria, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketan. Sailkapenean, bigarren postua eskuratu du Ibabek, Eneko Arbeo trikitilariarekin batera. Aurtengo garaileak, Nahiara Mantzizidor eta Jugatz Oleaga izan dira.
