Printzipioz Eganen azkenaurrekoa izango den –berez urrian ziren azkena jotzekoak– kontzertuak 270 lagun inguru batu zituen Bergarako gaztetxean. Garai batean taldea herrira gonbidatu ohi zutenek pentsatu zuten Saldias eta konpainia despeditzera zihoazen honetan berriz ere Bergarara ekartzea.
Garai bateko kantuak jotzeko eskatu zieten Eganekoei, eta hala izan zen gaztetxeko kontzertuan, Freddie Mercury eta Queen-en bertsioak eta horietakoak izan baitziren gehienak.
Jendeak ederki pasa zuen entzuten eta dantzan, eta Saldiasek berak ere antolatzaileei aitortu zien amaieran gustura egon zela oso. Antolatzaileek bere ibilbidean Bergararekiko izandako jarrera eskertuz oroigarri bat ere eman zioten Saldiasi.
Jendea Egan noiz hasiko zain.
Plaka eman zioten Saldiasi.
Saldias kantuan.
Zale gazteak garai bateko erara jantzita.