Osasunarekin lotutako bi hitzaldi Mizpirualden

Nagusilanekin batera antolatu dituzte, herritar orori zuzenduta dira, eta 17:30ean egingo dituzte biak, egoitzako liburutegian.

Azaroak 29, martitzena: Bizitzaren azkeneko laguntzak. Osasuntsu bizitzeko jarraibideak

Hizlaria: Maite Urzain , erizain geriatrikoa, buru osasun eta dolu gaietan aditua. Hainbat gairen inguruan arituko da: Euskadiko heriotza duinaren legea, aurretiazko borondateen agiria, nola lagundu senideei eta nola aurre egin aurreratuta dagoen gaixotasun larri bati.

Abenduak 1, eguena: Dementziadun pertsonekin harremana

Hizlaria: Silbia Camio, psikologoa eta gestalt terapian aditua. Dementziadun pertsonek harremanak izateko dituzten arazoen aurrean, pertsona horiekin harreman egokiak izateko eraren inguruan mintzatuko da hizlaria.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.