Parte hartzeko, galdetegi bat osatu beharko da, www.danobatgroup.com/euskara/lehiaketa.html helbidean sartuta, abenduaren 3ra bitartean. "Sartu ariketan, kontsultatu webgunea, sartu hiztegi teknikoan, klikatu Tailerreko Eskuliburu Teknikoan… osatu ariketa eta hartu parte bi smart-watch-en zozketan. Aldean dugun euskara hori erabili dezagun lanean, etxean, kalean…" animatu dute.
Euskarari garrantzia
DANOBATGROUP osatzen duten kooperatiba guztietan euskara planak ditu martxan "langileen artean euskaren erabilera areagotzeko, langileen motibazioan eragiteko eta ezagutza handitzeko".
"Salmenten ehuneko handia esportaziora bideratzen du DANOBATGROUPek; eta, bezeroak ez ezik, hornitzaileak, ordezkaritzak, banatzaileak, produkzio fabrikak… ditu atzerrian. Horiekin guztiekin izaten dituen komunikazioetan hainbat hizkuntza baliatzen ditu, baina ingelesa da nagusi. Halere, gertuago ere beste hainbatekin komunikatu behar izaten du; hala nola, hornitzaileak, ikastetxeak, administrazioa… eta, nola ez, kooperatibetako langileak. Beraz, euskarak ere leku garrantzitsua du egunerokoan", esplikatu dute.