Saltokien Gabonetako erakusleiho lehiaketa, laster abian

Komertzioek abenduaren 1etik 12ra izango dute lehiaketan izena emateko aukera. Abenduaren 13tik aurrera, erakusketarako prestatu egon beharko dute erakusleihoek.

2016ko erakusleiho lehiaketa oinarriak:

1. Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena emanda. Izena emateko epea, abenduaren 1etik 12ra bitartean, 943 761016 telefono-zenbakira deituta (komertzio-ordutegian).

2. 2016ko abenduaren 13tik aurrera erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.

3. Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.

4. Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.

5. Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz edo izei naturalik ez erabiltzea erregutzen da. Halere, posible izango da lore-haztegi edo loradendetan eskuratutakoak erabiltzea.

6. Epaimahaia, Ekonomia sustapen, Turismo eta Enpleguko batzordeak, Bedelkar elkartea (Bergarako merkatariak) eta Beart Bergarako arte elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute. Herritarrek ere baloratzeko aukera izango dute komertzioetan banatuko zaizkien fitxa bat bete eta Udaletxeko atarian jarritako kaxan sartu beharko dute.(Olentzero ondoan)

7. Lehiaketako sariak hauek izango dira:

- 1. Ziurtagiria eta 300 €

- 2. Ziurtagiria eta 250 €

- 3. Ziurtagiria eta 150 €

- 4. Ziurtagiria eta 50 €.

Herritarren saria (komertzioetan entregatutako fitxen artean). Sari guztiak udal bonoetan banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.

8. Sari-banaketa abenduaren 21ean, asteazkena, izango da, 20:15etan Udalbatza aretoan.

9. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

10. Epaimahaiak egoki deritzon sariak hutsik uzteko aukera izango du.

11. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Oharra: Lehiaketak irauten duen egunetan erakusleihoak argiztatuta edukitzea komeni da, epaimahaiaren lana errazteko: lanegunetan, dendak ixteko ordura arte; eta jaiegun eta bezperetan, iluntzeko 21:00ak arte.

Informazio gehiago: 943 76 10 16

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.