Gipuzkoako ordezkariak izango dira bergararrak jaialdi honetan. Bizkaitik, Zornotzako Kantalai abesbatza izango da. Urruñako Tximi txama haur eta gazte abesbatzak ere izango dira, eta Azkaineko zenbait haurrek ere hartuko dute parte jaialdian.
Goizean, Imanol Elizasu, Zaria kantu eskolako zuzendariarekin egingo dute tailerra abeslariek. Hainbat kantu prestatuko dituzte guztiek elkarrekin Imanolen zuzendaritzapean. Ondoren bazkaldu egingo dute, eta bazkalostean entseguak. Arratsaldeko 17:30ean, Azkaineko elizan, emanaldia eskainiko dute. Abesbatza bakoitzak, euren saioa egingo du eta bukatzeko denek elkarrekin goizeko tailerrean landutakoa abestuko dute.
Bergarako Musika Eskolako haurren abesbatzako kideak "ilusio handiz" prestatu dira, proiektu berezi honetan parte hartzeko.