Baserri bideak egokitzen dabil Udala lau auzotan

Aritzetako San Migel auzorako bidea, Osintxuko Azkargorta etxeetara doana, Elosuko Agerre eta Egileor baserrien artekoa eta Goiauzora doana dira bideok. 33.825 euroko aurrekontua dute lanek; hasi dira, eta abendu hasierarako amaitzea da asmoa. Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamenduaren diru-laguntzari esker ari dira lanok egiten.

"Programan esan bezala, Bergara haztea da helburua. Landa ingurua bultzatzea eta indartzea eta landa eremuetako bizilagunen egunerokotasuna ahalik eta erosoena izatea" da Udalaren nahia, Gobernutik azaldu dutenez: "Eta, zentzu horretan, Bergarako auzo eta auzokideekin biltzen hasi ginen uda honetan, euren nahiak eta beharrak detektatzeko. Nahi horien artean, auzoetako oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea aurkitzen zen". Eta hor kokatzen ditu Udalak egun egiten ari diren lanak, azkenaldian egin dituen beste batzuekin batera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.