Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa, domekan Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko azaroaren 23a

Bergarako Musika eta Dantza Eskolak, Udalaren laguntzaz, bikote gazteendako XXXIX. Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa antolatuko du domekarako.

Txapelketaren nondik norakoak:

  • 16 urtetik beherako bikote guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
  • Guztira 19 bikotek parte hartuko dute: Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Lezo, Alegi. Lizartza, Hernani, Billabona Pasai Donibane eta Hondarribitik etorriko dira bikoteak.
  • Lehiaketa egunean Euskal Herriko jantziekin behar bezala apainduta azaldu beharko dira dantzariak, gutxienez lehiaketa hasi baino ordubete lehenago.
  • D.B.k (Euskal Dantzari Biltzarrak) izendatutako lau kidek osatuko dute epaimahaia.
  • Lehiaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Bergarako Udal pilotalekuan, sarrera doan.
  • Goizeko 11:30etan dantzarako ordenaren zozketa egingo da.
  • Bikoteek Fandangoa eta Arin-arina trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

Sariak honakoak izango dira:

1. Saria: Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 180 euro.

2. Saria: Garaikurra eta 160 euro.

3. Saria: Garaikurra eta 150 euro.

4. Saria: Garaikurra eta 140 euro.

5. Saria: Garaikurra eta 130 euro.

Dantzatu duten beste bikote guztiek 100 euroko dieta jasoko dute. Garaikur bereziak ere izango dira: jantzi egokienarentzat eta Bergarako bikote onenarentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak