'Lapurretak' ikuskizuna Eguazteneko Azokan

Julen Iriondo 2016ko aza. 22a, 11:32

Ikuskizun dibertigarria eta parte-hartzailea da. "Zigor Ozpinek lapurretak egiten ditu, baina ez da politikaria, pailazoa baizik", diote Zirkoloretsua konpainiatik. Munduari bira eman ondoren eta ehunka emanaldi ikusi eta gero, martxan jarri du bere estiloa daraman ikuskizun berria. Malabareak, globoflexia, magia... ditu 45 minutu inguruko saioak. 18:00etan izango da.

Eguazteneko Azokan baserriko produktuak izaten dira Oxirondon. Aste honetan pintxo-potea Etxagi tabernak eskainiko du, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak