Abian da Gabonetako postalen XII. lehiaketa

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 21a, 11:59

San Antonioko Gure Ametsa elkarteak antolatu du Gabonetako postalen lehiaketa, edo Serafin Esnaola Memoriala. 3 eta 12 urte arteko umeek parte hartu ahal izango dute, eta abenduaren 16an eraman beharko dituzte lanak, Gure Ametsa elkartera.

Parte hartzeko arauak:

- 3 eta 12 urte bitarteko haurrek har dezakete parte.

- Adinaren araberako hiru maila egongo dira: A maila (3-6 urte), B maila (7-9 urte) eta C maila (10-12 urte).

- Postalen neurria orri-laurdenekoa izango da, eta ahal bada kartoi mehean egin beharko dira.

- Marrazkia Gabonei buruzkoa izan beharko da.

- Atzeko aldean partaideen izen-abizenak eta adina jarri beharko dira.

- Postalak San Antonioko Gure Ametsa elkartera eraman beharko dira 2016ko abenduaren 16an, ostirala, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.

- Maila bakoitzeko irabazleak trofeo bat jasoko du eta lehenengo seiek diploma eramango dute.

- Sariak abenduaren 17an, larunbata banatuko dira 12:30ean San Antonioko plazatxoan, Napar Feria barruan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak