Pailazoei parrandazale onak izaten lagundu diete Osintxun

Txomin Madina Milikua 2016ko aza. 20a, 21:31

Kiki, Koko, eta Moko pailazoak Osintxun.

Kiki Koko eta Moko pailazoak Osintxun izan dira gaur Parranda Tutiplen izeneko ikuskizunarekin, eta parrandazale on bihurtzeko ahaleginean, ikusleen laguntza izan dute.

Irrintzia botatzea, dantza egitea... Edozein parrandazalek jakin beharreko gauzak dira horiek, eta nola egiten diren jakin guran agertu dira gaur arratsaldean Osintxuko frontoira Kiki, Koko eta Moko pailazoak.

Parranda tutiplen ikuskizuna aurkeztu dute bertan, eta harmailak bete dituzten umeen eta helduen laguntzarekin eta parte-hartzearekin, parrandazale onak izaten ikasi dute. Mokok, gainera, beldurtia da oso, eta besteak beste zezenak eta mamuak erabilita egin duten terapiarekin, bere beldurrak gainditzea lortu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak