Txapa Irratiak programazio berria abian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 20a, 18:38

Datozen hilabeteetan eskainiko duten programazioa aurkeztu dute Kartzela Zaharrean Txapa irratikoek. Gainera, aurkezpenaren ostean, Joseba B. Lenoir & Gakobeltzak eta Mobydick taldeek emanaldiak eskaini dituzte.

Bertan ekoizten diren irratsaioak aurkezten joan dira Txapa irratiko kideak Bergarako Kartzela Zaharrean. Kolax edo Berbenir bezalako irratsaio beteranoez gain, aurten hasitako irratsaio berriak ere izango dira, hala nola, Nire Kuttunak literatura eta musika uztartuko dituen irratsaioa, edota Halabalooza, indie musika jaialdien kutsua duen saioa.

Guztira 19 irratsaio ekoiztuko dira Txapa Irratian denboraldi berrian; eta azken urteetan egin den bezala, programazioa Arrosa Irrati Sarea osatzen duten irratien ekoizpenekin osatuko da. Aipatzekoak dira, Arrosa Irrati Sareak kolektiboki ekoiztutako Zebra Bidea magazine informatiboa (egunero 16:00-18:00) edota Gasteizko Halabedi eta Bilboko Bilbo Hiria irratiek ekoiztutako Hizpidea albistegia (egunero 8:30).

Txapa Irratiko 2016-2017 denboraldiko programazioa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak