Lokatzako iragana, oraina eta etorkizuna batu dira urtemuga berezian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 19a, 21:36

Mahaiaren inguruan lehengo istorioak eta anekdotak gogoratzen ospatu dute 40. urtemuga Lokatza taldean ibilitakoek eta taldearendako hainbat lan egin dutenek. Txirrindulari ohiei omenaldia egin diete eta Fermin Hernandezek omenaldi berezia jaso du hasieran Julian Porturenarekin batera egindako lanagatik.

Bazkaltzeko eta azken 40 urte luzeetako istorioak eta pasadizoak gogoratzeko aukera izan dute Bergaran, Lokatzaren 40. urtemugaren ospakizunean. Bazkarian, besteak beste Lokatzaren aurreneko pausoetan murgilduta ibili ziren Fermin Hernandez (omenaldi moduan koadro bat jaso du bazkal ostean) edota Pello Garitano izan dira. Baita, taldeko lehenengo sponsor-a izandako Avenidako Pello Larrañaga ere. Miguel Angel Larrañaga Lokatzako presidente ohia edota gaur egungoa, Ion Unamuno, ere bertan izan dira, baita taldetik profesionaletara jauzia eman duten Eneko Lizarralde eta Julen Irizar (Murias Taldea) edota Mikel Aristi (Delko-Marseille).

Bazkal ostean, Jesus Arantzabalek, Santi Aiastuik, Migel Bengoak eta Jose Ignacio Askasibarrek omenaldia jaso dute, eta gazteek oroigarri bana banatu diete. Hala ere, sorpresak ez dira hor bukatu eta Fermin Hernandezek ere oroigarri berezia jaso du Lokatzako hasierako urteetan egindako lanagatik. Taldea urte asko lanean ibilitako Jesus Kortabarria 'Kaxeta'k bertsoak eskaini dizkie omenduei.

Omenaldiaren ostean, mahai-ingurua antolatu du Lokatzak, eta bertan lau omenduek eta Txomin Perurenak eta Migel Mari Lasak hartu dute parte, Arritxu Iribar Euskadi Irratia-ko kazetariak gidatuta. Mahai-inguruan, orduko pasadizoak eta bitxikeriak gogora ekarri dituzte txirrindulari ohiek.

Erlazionatuak

40. urtemuga jai giroan ospatu du Lokatzak

Josu Bilbao Atxutegi 2016 aza 19 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak