Santa Zeziliaren omenezko emanaldia, urtero bezain arrakastatsu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko aza. 19a, 10:54

Santa Zeziliaren omenezko kontzertua Mariaren Lagundiako elizan, atzo.

Bergarako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskaini zuen atzo Mariaren Lagundiako elizan. Musikarien zaindari Santa Zeziliaren omenez, kontzertu berezia izan zen; ohikoa baino formatu txikiagoan jo zuten, taldekako instrumentuak nabarmenduz. Eliza goraino bete zen –120 lagun inguru– eta ikus-entzuleek txalo zaparradekin eskertu zituzten orkestrak interpretatutako pieza bakoitza.

Egitarauari erreparatuz, hamar pertsonek osatutako metalezko instrumentuen taldea izan zen lehena. Ondoren, haizezko instrumentuen txanda izan zen eta amaitzeko orkestra sinfonikoak osorik eskaini zituen lauzpabost abesti. Bukaeran, opari gisa, Bergarako orkestra sinfonikoaren zuzendari Alfredo Gonzalez Chirlaquek Kilometroetarako propio konposatutako Hizkuntza erreinu abestia interpretatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak