Bergarako gaztetxeko Angiolillo liburutegia martxan jarri da berriro

Eneko Azurmendi 2016ko aza. 18a, 19:45
Manolo Cainzos liburuaren gainean hitz egiten, bertaratutakoekin.

Angiolillo liburutegia 2010ean ireki zen, baina 2014tik ez zegoen jarduerarik bertan. "Orain berreskuratu egin nahi dugu liburutegi hau, berriz martxan jarri gara eta  hasiera emateko zer hobe gaztetxearen autogestio ereduarekin bat datorren liburu bat aurkeztea baino", azaldu du Aser Polvorosa liburutegiko kudeatzaileak.

Izan ere, Manolo Cainzosen Herri Mugimendua-Un Movimiento Ciudadano liburuaren bigarren aurkezpena egin berri dute liburutegiari berriz erabilpena emango diotela ospatzeko. "Liburuan esaten dena guztiz bat dator gaztetxearen filosofia eta kudeaketa ereduarekin, autogestioarekin", adierazi du Polvorosak.

Duela bederatzi urte argitaratu zen Bergaran 1970-80 urte bitartean egon zen herri mugimendua azaltzen duen liburua. Hala ere, "momentu hartan ez zuen behar besteko oihartzunik izan", Manolo Cainzos idazlearen esanetan. "Gaur egun arrakasta gehiago izaten ari da, ordu hartan baino. Irakurleen interesa berpiztu egin da", dio.

Ekitaldi honek bi helburu zituela nabarmendu du Polvorosak. "Alde batetik, jende heldua gaztetxera hurbiltzea, guztiondako tokia delako eta, bestetik, gaztetxearen filosofiarekin eta autogestioaren ideiarekin guztiz bat egiten duen liburua aurkeztea", azaldu du. Bi helburua "beteta gelditu" direla gaineratu du.

Ekintza gehiago

Gaurko aurkezpena lehena izan da eta aurrerantzean ekintza gehiago antolatuko dira Angiolillo liburutegian. Esaterako, abenduaren 21ean, Igor Melchor kazetariaren hainbat libururen gaineko solasaldia egongo da, 19:00retan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak