Euskadiko Federazioko igerilariez gain, Nafarroakoak, Aragoikoak, Kantabriakoak eta Errioxakoak ere gonbidatu dituzte. Federazio horiek antolatzen dute hegats igeriketako liga, eta Bergarakoa aurtengo denboraldiko lehen jardunaldia izango da.
Debagoienean ez dago kirol hau jorratzen duen klubik. Hori dela eta, antolatzaileek herritarrak animatu dituzte ikustera gerturatu daitezen.
Modalitate desberdinetan arituko dira igerilariak zapatuan:
1 - 100 Azaleko.
2 - 800 Azaleko /eskafandra.
3 - 25 Arnasari eutsiz. ( Infantilak )
4 - 50 Arnasari eutsiz.
5 - 400 Eskafandra
6 - 50 Hegats bikoitza.
7 - 4x50 Erreleboak.
Probatzeko aukera Agorrosinen
Bestalde, azaroaren 20ra arte Agorrosingo igerilekuan hegats bakarra eta tutua erabiltzeko aukera izango da. Horretarako, igerilekura gerturatu eta sorosleari galdetu besterik ez dago.