2016/11/19 13:00 - 14:00

'1936-2016. Izan zirelako gara' omenaldi ekitaldia

Telesforo Monzon plaza, Bergara

Sortuk antolatuta, omenaldia egingo diete duela 80 urte tropa frankisten aurka borrokatzen bizitza eman zuten gudari eta milizianoei. Horrez gain, "diktaduran eta sasi-demokrazian gure herriaren askatasunaren alde borroka egin zein bizitza eman zutenak" ere izango dituzte gogoan.

Sortutik azaldu dutenez, ekitaldian memoriaren arloan lanean ari den herritar batek eta gudari baten senideek parte hartuko dute. Beraiek izango dira dantzari, musikari eta herritarren omenaldia jasoko dutenak.

Hala, herritarrei omenaldira etortzeko deia egin diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak