Goizean, pasa den astean aurkeztu zuten Sorturen birfundazio prozesuaren baitako Bergarako lehen eztabaida saioa egingo dute. 10:00etan Aranzadi ikastolan elkartuta, prozesuari bruzko azalpen bideo bat emango dute lehenik, eta ondoren eztabaida irekiko dute, militante eta herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Deitzaileek gogorarazi dute batzarra irekia izango dela eta "bere burua Ezker Abertzalekotzat duen edonork" parte hartu dezakeela.
"1936-2016. Izan zirelako gara"
13:00etan, berriz, omenaldia egingo diete duela 80 urte tropa frankisten aurka borrokatzen bizitza eman zuten gudari eta milizianoei. Horrez gain, "diktaduran eta sasi-demokrazian gure herriaren askatasunaren alde borroka egin zein bizitza eman zutenak" ere izango dituzte gogoan.
Sortutik azaldu dutenez, ekitaldian memoriaren arloan lanean ari den herritar batek eta gudari baten senideek parte hartuko dute. Beraiek izango dira dantzari, musikari eta herritarren omenaldia jasoko dutenak.
Hala, herritarrei omenaldira etortzeko deia egin diete.