Ikerleku kantoia asfaltatu du Udalak

Julen Iriondo 2016ko azaroaren 17a

Bergarako Udalak egindako 2016 urteko asfaltatze planaren barruan, Ikerleku kantoia txukundu eta egokitu du aste honetan. Obrak bi egunetan egin dira: batetik, atzo asfaltatu egin zen, eta, bestetik, gaur amaierako inprimazioa eman zaio. Lanak Lasuen enpresak egin ditu eta 6.686,89 euroko aurrekontua izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak