San Martzial errepidean lanak egiten ari da Udala

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko azaroaren 16a

Bideko kurba edo bihurgune bat kentzen ari dira eta lanen ondorioz, Goiz auzoan errepidea itxita egongo da hurrengo astelehenera arte (azaroak 21).

Asteburuan, aldiz, errepidea zabalik izango da. Obrak iraun bitartean, San Martzialera igo behar dutenei, Surratik egitea gomendatzen die Bergarako Udalak. Lanek sor ditzakeen eragozpenen aurrean, aurrez "barkamena" eskatu nahi izan du Udalak..

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak