Manolo Cainzosen liburuaren aurkezpena egingo dute egubakoitzean Kartzela Zaharrean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 16a, 12:56

Herri mugimendua-Un movimiento ciudadano. Bergara 1970-1980 da liburuaren izenburua, eta 70 eta 80ko hamarkadetan Bergaran egon zen herri mugimendua du ardatz.

Angiolillo liburutegiaren eskutik Manolo Cainzosen Herri mugimendua-Un movimiento ciudadano. Bergara 1970-1980 liburua aurkeztuko dute egubakoitzean, 19:00etan, Kartzela Zaharrean.

Liburuak, Bergaran hamarkada horietan egon zen herri mugimendua du ardatz, eta herri mugimendu hori horrela laburbildu daiteke: "Lekuko mugimendua, Bergaran suertatzen zelako. Mugimendu herrikoia, bere helburuak herriari zegozkiolako eta herriaren zati handi bat mugiarazi zuelako. Borondatezko eta bat bateko mugimendua, gizartea aldatzeko, eta bere ekintzak hezkuntza eta osasun zerbitzuen hobekuntzaren arabera aurrera eramaten zirelako", azaldu dute Angiolillo liburutegitik.

"Hiru zutabetan oinarritutako mugimendua zen; kultur-hezkuntza arloan Kultur Ekintza elkartea; gizarte-asistentzia arloan Alkartu-Nai taldearen bultzada eta politika-administrazio arloan, Udalaren errebindikazio eta ekintza", aipatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak